Hurrengo astean Hezkidetzari buruz egingo ditugun tailerrak eta emakumearen eguna gertu dagoela ikusita, egokia iruditu zaigu ipuin ez-sexistei eta jolas ez-sexistei lotura emateko, sexismoari buruz hitzegitea. Horretarako, kontzeptu hori buruzko definizioa ematea garrantzitsua dela uzte dugu. Sexismoa: pertsonen sexua kontuan hartuz trataera desberdina jasotzea, bi sexuen arteko bereizketa hierarkikoa eginez.
Sexismoa gai nahiko komuna da nahiz eta batzuetan gu horretaz konturatu ez, hezkuntzan sexismoa ematen da hainbat arlotan, (erabiltzen dugun hizkeran, ipuinetan, jolasetan, txokoetan, patioan, ...) urteak pasa ahala murrizten joan den arren. Horregatik, oso garrantzitsua da irakaslearen jarrera eta erabiltzen diren materialak eta edukiak.
Gai honi jarraipena emateko, orrialde bat bilatu dugu, Marina Subirats soziologo ospetsuak idatzitako liburuaren gaiari loturiko lan bat da, web orri hau, gelan neskak eta mutilak dituzten jarrerei eta desberdintasunei buruzkoa da, mutilek gelan espazio handiagoa hartzen dute, gainera ahozko indarra agerian usten dute. Izan ere, zaratatsuagoak dira eta irakasleei arreta gehiago eskatzen diete. Neskek ordea, berriz zintzoak, arduratsuak, ederrak, isilak, ordenatuak, delikatuak... izaten ohi dira. Orduan joko lasaiagoetan aritzen dira, ikasgaietan aplikatuagoak izaten dira eta leku txikiagoa izaten dute gelan eta jolastokian. Beraz, neskak bigarren plano batean geratzen dira gehienetan. Horregatik, irakasleak izango garelakoan, gure ardura da gelan dauden desberdintasunak ekiditzea eta horiei aurre egitea, material didaktiko egokia erabiliz, hizkuntza ez-sexista, ...
Bideo honetan ikusi daiteke hizkuntzak nola desberdintzen dituen bi sexuak. Honez gain gizartean duten paprera ere agertzen da, gizonak eta emakumeak ditzten estereotipoak. Bideo honen bidez, hau ekiditen saiatzen dira, pauta batzuk emanez. Horregatik interesgarria iruditu zaigu, gizartea eraldatzeko tresna izan behar delako.





