lunes, 7 de mayo de 2012

Watson: Albert kasua



Konduktismoaren kontua ikazten hari nuen bitartean, bideo hau ikusi nuen eta interesgarria iruditu zitzaidan. Watson-ek  fobien inguruan ikertzen ari zuenean, esperimentu bat egin zuen Albert izena zuen umearekin. Albert 9 hilabete zuen eta ez zuen inolako beldurrik erakusten animali txikiei eta iletsuei. 11 hilabete zituela, arratoi bat erakutsi zioten. Ikustean ez zuen beldurrik izan baina ukitzera zihoenean ikertzailea soinu beldurgarria egin zuen, haurra ikaratuz. Egoera hau berriz errepikatu egin zen, eta azkenean umea arratoia ikustean ikaratzen zen, soinurik ez entzun arren.
Horrela ikusi ahal dugu nola  estimulu baldintzatu bat (arratoia) estimulu ez baldintzatu batekin (soinu beldurgarria) errepikapenen bidez asoziatzen dira, hainbeste zein estimulu baldintzatuaren presentzia ez baldintzatuaren estimulua eragiten duela.

domingo, 6 de mayo de 2012

BULLYING


Irakasleak izango garelakoan, bullying-a bezalako gaiei buruzko informazioa jasotzea garrantzi handikoa dela uste dugu, izan ere gero eta kasu gehiago agertuz joan dira azken aldi honetan. Instituto de la Juventud-ek (INJUVE) egindako galdetegi baten bidez jakin dugu %3 batean hasi dela kasu hauen portzentajea aurten. Gainera, jakin izan dugu ere ikasleen %16 batek onartzen duela bere parte hartzea intimidazio prozesu hauetan.
Bullying hitzak ingelesez intimidazioa esan nahi du;  hitzak erreferentzia egiten dio aktitude agresibo guztiei, aktitude hauek errepikakorrak eta arrazoirik gabekoak izaten dira. Normalean pertsonak bakar batek  jasotzen ditu horrelakoak talde batetik, baina erasotzailea pertsona bakarra izan ahal da ere eta erasoak jasotzen dituztenak talde bat.
Informazio guzti hau jaso ostean hausnarketara eraman nahi zaituztegu, gure ustez gurasoek eta irakasleek batera lan egin behar dute hau ekiditeko. Astero batzarrak izatea, eta gurasoen parte hartze aktiboa proposatzen ditu guk konponbide bezala. 
Amaitzeko bideo bat ipiniko dugu, bideo honek Estatu Batuetako gazte bat egindakoa. Bideoaren bidez bere egoera zalatu nahi du gazteak, bideoari esker bere egoeraz jabetu dira bai eskola eta bai bere senideak. Ondorio handiak ekarri dizkio grabaketa hau egiteak mutil honi, interneten, youtuben hain zuzen ere, pertsona askok beste bideo baten bidez erantzun diote gazteari. Telebistan agertu da ere, non elkarrizketak egin dizkiote. Interesgarria iruditu zaigu bideo baten bidez sortu izan den zurrumurrua.

jueves, 3 de mayo de 2012

ELKARRIZKETAREN ESKEMA


SOROSPEN KURTSOA

Duela gutxi, telebistan berri interesgarri bat entzun genuen, Galiziako eskola batean sorospen klase bat antolatu zuten 8 urteko haurrentzat, familiar, lagun edo ezagun batek istripu edo osasun arazo bat izan ezkero horren aurre egiteko.

Oso interesgarria iruditu zaigu Galizian proposatutako proiektua, hiritarrak garelakoan, osasunerako eskubidea dugu, beraz, osasun arazo baten aurrean nola erantzun beharko genukeen ezinbestekoa dela uste dugu, txikitatik ikasi beharrekoa. Gaur egun eta beti bezala, badira ekiditu zitezkeen istripuak, lehendabiziko gauza babesa da baina behin istripu edo arazo hori gertatu nola erantzun jakin behar dugu horretarako badira gero eta sorospen kurtso gehiago baina gehienak helduontzat daude bideratuta eta haurrei ere eskolan sorospen teknika horiek transmititzea ideia bikaina dela uste dugu, haurrak denbora asko pasatzen baitute haien gurasoekin, aiton-amonekin, neba-arrebekin eta lagunekin eta hauek zaurituak izan ezkero edo gaixorik jarri ezkero, haurrak izango dira irtenbideak bilatu beharko dituztenak, autonomia pixkat hartu eta haiek laguntzeko edozer egin.

Galiziako eskolara gurutze gorriko profesional batzuk hurbildu ziren eta sorospen maniobra batzuk erakutsi zizkieten haurrei, batzuk nahiko sinpleak ziren baina beste batzuk zaitasun handiagokoak: bendaia bat nola jarri, zuri bat nola garbitu, erredura baten aurrean zer egin, mareatuta dagoen pertsona bat nola etzan behar den, intsolazio bat nola ekiditu, erreanimazio kardiobaskularra nola egin behar den, ...

Sorospen kurtso horrekin bizitza asko salbatu daitezke eta ezinbestekoa da haurrak horien berri izatea eta praktikan jartzea beharrezkoa den momentuan horregatik, gure aburuz, eskola guztietan sorospen kurtso bat egitea oso garrantzitsua dela uste dugu, eskolaren funtzio garrantzitsu bat osasuna zaintzea baita eta ez dago osasuna zaintzeko era hobeagorik, gure ondokoa laguntzen.

Ondoren, erreanimazio bat nola egin behar den azaltzen duen bideo bat jarriko dugu, noizbait egoera honen aurrean egongo bagina, nola erantzun beharko genukeen ikasteko balio baitu. Gainera, gurutze gorriaren web orrialdearen helbidea jarriko dugu norbait interesatuta egongo balitz, sorospen tekniken inguruko informazio ugari dago eta.