martes, 21 de febrero de 2012

Hezkuntza ez formalaren garrantzia



Denok dakigu zein garrantzitsua den hezkuntza formala, hezkuntza zentro batek eskaintzen duen ikaskuntza, han umeak diziplina, arau, metodologia... jakin batzuk jarraitzen dituzte.Ala ere, beharrezkoa izaten da bizitza osoan zehar hezkuntza egoki bat jarraitzea, bai eskolan, bai eskolatik kanpo, horregatik, hemen hezkuntza ez formalaren garrantzia zein den ikusiko dugu. 

Hezkuntza ez formala, Ikaskuntza edo Hezkuntza zentroek eskaintzen ez duten ikaskuntza, normalean ziurtagiririk gabe bultzatzen dena eta ikaslearen ikuspegitik nahitakoa da.  

"La Gaceta"-ko berri batean zer garrantzitsua den hezkuntza ez formala. Oraindik ere analfabetizazioa ematen da bai umeetan, bai helduetan. Eta esan dugun bezala, hezkuntza bizitzan osoan zehar ematen da eta eskolan ikasten ez dena eskolatik kanpo ikasten da.

Txikitatik umeek komunikazioa eta beren arteko harremanak lantzea beharrezkoa da, modu interesgarri bat hau lantzeko aisialdi taldeak dira. bai herri txikietan bai hirietan, aisialdi taldeak oso baliagarriak izaten dira umeen garapenean eta haien aisialdian, horrela ondo pasatzeaz gain, hainbat gaitasun garatzen dituzte, esate baterako: arlo psikomotorea, sozialak eta afektiboak.


Asialdi talde bateko adibide on bat Izartxo litzateke. kasu honetan Beasaingo Izartxo. Hemen, umeekin irteerak, jolasak, esku lanak, euskera landu, eta beste hainbat aktibitate gehiago. umeak bereziki ikasten dutena izartxora etortzen elkarlana, elkarbizitza, adin ezberdineko pertsonekin erlazionatzen, natura zaintzen, hizkuntza, errespetatzen,...



Bideo honekin ikasi daitekeena ez da soilik irakasle edo hezitzaile baten eginkizuna ezagutzak transmititzea denik, bertan azaltzen digute nola hezitzaile on bat izateko beste hainbat betebehar eta ezaugarri izan behar ditugula. Benetan garrantzitsua dena zera da, ikasten irakastea, beti ere hainbat baloreei lehentasuna ematen, hala nola, errespetuan, askatasunean, lankidetasunean eta elkartasunean heziz.

1 comentario:

  1. Oso polita eta interesgarria.
    Ez dakit zenbat den aurreko uzta eta zenbat DOkoa.
    Hala ere, ona den heinean, ongi.

    Kendu berba gakoak sartu beharra, mesedez

    ResponderEliminar