Inauteriak prestatzen
Inauteriak gertu samar ditugu eta oraindik ez duzu erabaki zertaz mozorratuko zaren? Azkeneko momentuan korrika eta presaka ibili ordez, hemen uzten dizuegu gure eskolan erabilitako hamaika ideia. Ideia hauek errazak, merkeak eta originalak dira, hori dela eta, egokia iruditu zaigu umeekin lantzea, horretarako hainbat material eta jarduerak erakutsiko ditugu gure inauteriak, aurrera ateratzeko.
Landutako jardueraren bitartez umeen hainbat gaitasun landuko ditugu, talde lana, umearen autonomia, eskulanak, psikomotrizitatea...
Bideo honekin kareta bat egiteko materiala eta pausuak ikusten dira.
Bideo hau aukeratzeko zergatia, eskulan erreza dela da, beraz umeak bakarka edo taldeka egin ahal izango dute. Gainera, inauteriko proektuarekin umeen irudimena landu nahi dugu, hortaz eredu honi jarraituz, bakoitza kareta ezberdin bat egin ahal izango du (animali ezberdinak egiten, kolore desberdinak erabiltzen...)

Aurrean agertzen diren argazkiak inauterietan eramateko mozorroen adibide batzuk dira, medusarena adibidez oso originala iruditu zaigu eta nahiko erraza egiteko, gainera aterkia da erosi behar den gauza bakarra, gainontzekoa birziklatutako materialarekin egin daiteke, pirataren mozorroa bezala, plastikozko poltsekin mozorro originala, polita eta erraza egin daiteke inongo zailtasunik gabe eta haurrekin egiteko egokia dela iruditzen zaigu, irakasle eta ikasle harremana eta talde lana bermatzen duelako. Eskuz egindako mozorroak ez dira eskolan bakarrik egiten, etxean ere gurasoekin egin daitezke, familia artean eskulanak sustatzeko eta haurren origiltasuna bermatzeko ere, bakoitzak bere mozorroa bere nahien eta gustuen erabera sortzeko, mozorro paregabea izango da!
WEB ORRIAK
Web orri honetan, beste eredu motak, material desberdinekin, kolore desberdinak eta ideia berriak aurki daitezke, birziklatutako materialarekin egindakoak, hala nola, egunkariak, arrautza-ontziak, kartoiak, plastikozko platerrak eta edalontziak, ... Mozorro, kareta eta osagarri gehienak oso errazak dira egiteko, ez da denbora askorik behar eta modu dibertigarria da haurren irudimena eta trebetasuna aztertzeko.


Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarEgokiak, baina.
Eliminara) Non dago dokumentua
b) Copy-paste eginda, ezabatu formatua
c) Web orriak/baliabideak ekartzean, landu horri buruz idatzi orduko. Gero, alderdi onak nabarmendu, ahulez ohartu eta erabilera emankorraz aipatu.
d) Aukeratu duzuen interfaceak zerbait "arraroa" du
** Kendu, mesedez, berbagakoa eskatzearena, nik iruzkinak egiteko orduan.