jueves, 26 de abril de 2012

JOLAS SINBOLIKOAK

 Haur hezkuntzarako jolas garrantzitsuenetakoa da jolas sinbolikoa, horregatik jolas hau umeen lehenengo urteetan nabarmena da eta sei urte arte naguzi izaten da.

Jolas sinbolikoen bitartez, haurrek desioak eta emozioak adierazteko aukera dute. haurrentzako ezagunak diren jokabideak imitatzen saiatzen dira, esaterako, etxetxo txokoan, amen eta aiten jokabideak imitatzen ditzute eta hau egiten ari direnean, jolas sinboliko bat burutzen ari dira.




Jolas mota honen ondorioz, haurrak gaitasun eta ikasketa asko garatu daitezke: amaren rola eta aitaren rola har dezake, sukaldean, janari prestatzean jolasten, haurrak koordinatzen, manipulatzen ikasiko du, lehengaiak ezagutuko ditu, janari gordin eta egosien arteko ezberdintasunaz konturatuko da., haurtxoa zainduko du eta sarritan berau izango da. Maitasuna, harremanak aurkituko ditu,... Horrela, erabiltzen dituzten tresna desberdinak erabiltzen ikasiko dute.




IPUIN MOTOREA

Ipuin motoreak laguntza ikaragarria suposatzen du irakasle askorentzako gorputz-espresioa lantzerako orduan.

  Ipuin guztiak haurren imaginazioa indartzen dute, horregatik, ipuin bat entzuten ari direnean, umeak imaginatzen dute beraiek direla historioko protagonistak. ipuin motoreak protagonista izatea handitu egiten da, haurrari ipuinera, eta irakasleak kontazen ari denari integratu egiten zaio, haurra protagonista izatera bidaliz. horregatik ipuina kontatzen ari denaren eta haurraren artean lotura bat sortzen da. 

Helburu bezala ipuin motoreak, haurraren garapen fisikoa, intelektual, afektiboa, soziala eta morala lantzean datza.

Web horri honetan, hainbat ipuin motoreen adibideak azaltzen dira.adibidez, ipuin batean, haurrak animalien soinuak egin behar dituzte eta haien jokatzeko era antzeztu. beste batean, gorputz atalak lantzen dira, bertan haurrak bakarrik jazten ikasten dute, koloreak, formak, tamainak ere lantzen dira.

Bideo honetan ipuin motorearen adibide bat azaltzen da, bertan umeak "la caza de indios" ipuina lantzen dute, bertan ariketa desberdinak eginez. ariketak egiten dituzten bitartean, azaldu egiten du nora bideratzen diren eta zer egingo duten.


martes, 17 de abril de 2012

UNIFORMEA BAI?

Eskolan uniformea eramatea, betidanik pil-pilean egon den gai bat da.Uniformea erabiltzearen erabakia, eskolako zuzendariaren eta eskola kontseiluaren esku dago. Hala ere, badira uniformearen aldekoak diren ikasle, irakasle zein gurasoak eta bestetik, hauen kontakoak direnak ere.

Gure esperientziaren arabera, eskola pribatu eta kontzertatuetan, uniformearen erabilera indarra handiagoa duela ikusi dugu. Eskola bakoitzean uniforme ezberdina eramaten da, handitasuna erakusteko tresna bezala erabiltzen dutela uste dugu. Gainera, neska eta mutilen artean ere, bereizketak ematen dira, ikasle guztiek ez dute uniforme bera eramaten, neskak gona eramaten dute eta mutilak ordea, prakak. Hori neska-mutilen rolak eta estereotipoak finkatzea bermatzen du, neska eta mutilen jokaerak era batekoak edo bestekoak izatea sustatzen baitu.

Eskola publikoetan aldiz, askatasun handiagoan hezitzen dira haurrak, edo hori da lortu nahi dena, horregatik, ez da oso ohikoa uniformea eramatea, naturaltasunez hezi nahi dituztelako haurrak, jokaera naturalak bermatu nahi dituztelako eta haur bakoitzaren izaera propioa errespetatu nahi dute. Pertsonalki uzten diete umeei hezten, haien izaera erakusten.

Hona hemen uniformearen aldeko eta kontrako argudioak ematen dituen web orri bat.

Eskola-porrota gainditzen


Eskola-porrotaren zifrak urtetik urtera beldurgarriagoak dira geure artean. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBHko) laugarren urtea gainditzea lortzen ez duten ikasleak % 31,9 dira, Duela gutxi kaleratutako inkesta batek dioenez. Zer egin dezakegu gisa horretako egoera baten aurrean? 

Lehendabiziko pausoa, eskola porrota gainditzeko arrazoiak bilatzean datza.

·         Familia arloa: Egoera honen aurrean egin beharreko lehenengo gauza, gurasoak, semearen edo alabaren errendimenduari eragin diezaioketen kausa edo arrazoi posibleak detektatzea da.Familian bizi duten giroa izaten da gazteen ikasketetan gehien eragiten duen faktoreetako bat. Esate baterako,  gurasoen jarrera gogor edo zorrotzegia, anai-arreba txikiagoren batek eragindako zeloak, maitasun falta, norbere gaitasun eta ahalmenekiko konfiantzarik eza, etab. izan daitezke eskolako porrotaren arrazoiak. Horregatik, kasu hauetan onena gurasoak seme-alabekin hitz egitea da, inolako mehatxu eta zigorrik gabe, beretzat hain kaltegarria den egoera hori konpontzen saiatzeko. Beste kasu batzuetan, ordea, psikologo edo hezitzaile espezializatuen laguntza eskatzea beharrezkoa da.

·         Motibazio falta: ume batek nota txarrak ateratzeak ez du esan nahi ezinbestean ikasteko gaitasunik ez dutenik, haurra, gogorik gabe dagoenean, oso gauza normala da ikasketetan ere mailarik ez ematea. Egoera horren aurrean, benetan interesatzen zaion gai bat lantzera animatu behar genuke, nahiz eta eskolako gaien artean ez egon. . Kontua da,  gaztearen interesa piztea, eta metodologia akademiko desberdina erabiltzen ikastea. Horrela, hain erakargarriak gertatzen ez zaizkion gaiak ikasten hastea errazagoa gertatuko zaio. 


·         Arazo fisiko edo psikologikoak: arazo hauek ez dira askotan gertatzen, baina ezin dira aldez aurretik baztertu;  izan ere, batzuetan eskolako errendimendu baxua (porrotera iritsi gabe ere) arrazoi fisiologikoengatik izan daiteke: entzumen- edo ikusmen-arazoak, hizketaren ingurukoak, dislexia eta abar.

·         Ikasteko teknika desegokiak erabiltzea: ikasten ere ‘ikasi egiten da’, “Saiatzen naiz, baina ez zait sartzen”, “ez dut ulertzen irakasleak esplikatzen duena” “aurreko egunean ikasi nuenaz ez naiz gogoratzen”. Ziur behin baino gehiagotan entzun ditugula esaldi horiek edo antzeko beste batzuk. Eta ez dira aitzakia hutsak.Sarritan, eskolako porrota kontzeptuak modu egokian ez asimilatzearen ondorioa izan daiteke, ikasten ere ‘ikasi egiten da eta’. Jende guztiak ez daki kontzeptuak modu egokian memorizatzen, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten, gaiak laburtu eta antolatzen eta abar. Horrexegatik, ikastetxe batzuetan jadanik hasi dira ikasleei trebakuntza hori ematen. 

 
Hitz egingo dugun beste gaia, ikasturtea errepikatu behar duen haurra nola barneratzen duen gertakizun hau: eskolako porrota oso nabarmena denean, umeak edo gazteak ikasturtea errepikatzeko aukera planteatu beharko da. Ikastetxeak berak edo tutoreak esango dute erabaki hori hartu beharrezkoa den ala ez.
gertakizun hau ez da zigor bat bezala ikusi behar, ezta porrota bat bezala ere, baizik beste oportunitate bat bezala. Ikasleak nola edo hala, maila gainditzen saiatzea, horretarako mailarik ematen ez duela argi eta garbi ikusten denean, akats handia da. Egoera luzatu eta arazoa okerragotu besterik ez dugu egingo. Erabaki egokia hartzen ez bada, porrota gero eta nabarmenagoa izango da.

           Nahiz eta Haur Hezkuntzako irakasleak izango garen, oso kontzienteak izango gara gu haurrengan dugun paperaz, izan ere, guk egindako lana haurren etorkizunean izango du  eragina eta izan ahal dituzten arazo batzuk Haur Hezkuntzan dute oinarria. beraz, gure lana ere izango da, eskola porrotaren arazoaz kontzienteak izatea.

martes, 3 de abril de 2012

Eskolak irudimena apurtzen dute.



Bideo honetan Sir Ken Robinsonek azaltzen du nola eskolak haurren irudimena suntsitzen du. Betidanik matematika, ingurumena, hizkuntza,.. garrantzitsuenak izan dira, eta arte eta musika bigarren maila batean jarriz.

Gainera, haur hezkuntzako irakasleei ez zain behar bezalako garrantzia ematen, lan hori mesprezatu egiten zuten. katedratikoen lana errazagoa izaten da izan ere irakasgai bakarra erakusten dute formatuta dauden pertsonei. Haur hezkuntza, umeei formatu behar zaie, bai baloreetan eta beren nortasuna garatzen, hemen garrantzi handia hartzen duten irakasgaiak berriz artea eta musika dira.

Egokitze aldia



Egokitzapen aldiari esaten diogu,haur bakoitzak, ikuspegi emozionaletik bere familiarengandik (guraso edo tutoreengaindik) banatzeak ekartzen dizkion galeraz eta irabaziaz jabetu, banaketa hori bere baitan positiboki ikusi eta horretarako konpentsazioak aurkitzeko behar duen denborari. Horrela ulertuta, edozein adineko haurrak bere adinera egokitutako egokitzapen garaia behar du.

Egokitze aldian  haurrak, gurasoak eta irakasleak dira parte hartzen dutenak. Oraingoan umeen inguruan hitz egingo dugu. Izan ere, haur bati arreta handia eman behar zaio eskolara lehen aldiz joaten denean, haurrak familiaren mundu seguru eta ezagunetik atera behar baitu ezezagun zaion zerbaiti aurre egiteko: pertsona eta toki berriak, gauzatu beharreko zeregin berriak...

Familiatik banatzea ez da beti erraza izaten haurrentzako. Haurrek egokitzeko epe bat behar dute, halako aldi bat non hezitzaileekin lokarri afektiboak ehunduko baitituzte, espazio eta material berriak zein balizko harremanak ikertzen hasteko behar adina segurtasun eta konfiantza eskuratze aldera, eta, horrenbestez, Eskolak eskaintzen dizkien aukerak aurkitzeko.

Beraz, gauza batzuk gainditu beharko dituzte aurrera joateko: 
-Ordura arteko pertsona esanguratsuengandik banatzea, maiz alde baterako dela ulertu gabe.
-Bere ingurunetik irten eta beren afektuetatik urruntzea.
-Erreferentziako pertsona heldu/ak beste haurrekin elkarbanatzea.
-Kanpotik ezarritako ordutegi berria.
-Leku, espazio eta hauen erabilera ezezaguna.
-Nahi ta nahiez, best haur ezezagun batzuekin harremanetan jartzea.
Guzti onek segurtasun eza dakarkio haurrari, mundu berri bati moldatu eta egokitu beharra. Guzti hau ahal den hobekien bideratzen eta gainditzen lagundu behar diogu.

Gehiago sakontzeko hurrengo web orrialdean azaltzen da eskola zehatz batean nola eiten den egokitze aldia. Bertan gurasoen ikuspegiak azaltzen dira, zer egiten den, sortzen diren harremanak eskola eta familien artean. txosten hau oso interesgarria iruditu zaigu egokitze alfia fasea garrantzitsuenetakoa izango delako.