Etorkizunerako irakasle bezala, interesantea iruditzen zait metodo pedagogiko ezberdinak aztertzea , jakinez hori eragina izango duela gure irakasteko eran. Horregatik Milaniri buruzko sarrera bat egitea interesgarria iruditzen zait.
Lorenzo Milani Italiar apaiz eta pedagogoa izan zen. 1954an, Barbiana izeneko herrixkara bidali zuten bere ideia aurrerakoiengatik zigortzeko. Herrixka horretan, eskola bat sortu zuen. Bereziki, eskola guztientzako lekua izan behar zela nabarmendu nahi izan zuen: integratzailea, lankidetzan eta bazterkeriarik gabe. Langileen eta jende xumearen alde agertu zen, eurentzako hezkuntza bultzatuz. Barbianan, bere lan obra pedagogikoa planteatu zuen.
Hurrengoak dira milani metodoaren printzipioak:
1- Inspirazio sokratikoa.
2- Elkarrekiko irakaskuntza eta taldeko lana.
3- Irakaslearen papera eta behartsuenganako lehentasuna
4- Hezkuntzaren helburuak
1. Inspirazio sokratikoa
Milanik, hezkuntzaren estrategia bat erabili zuen, elkarrizketan eta indukzioan oinarritutakoa. Sokratesek bezala, Milanik esaten zuen harreman estua dagoela ezaguera eta hura bereganatzen dugun forman. Ironia eta maieutika erabili zuen hori ziurtatzeko.
Gazteei galdeketak egiten zien bere interesa pizten zuten gaien galderei erantzuteko eta erantzunak aztertu zitzaten, gehienetan adibideak zirenak. Ikasleek gaiaren ezjakintasuna erakusten bukatzen zuten. Erantzun horien azterketa, arrazoi induktibo bat erakusten zuen, ignorantziarik handiena gezurrezko jakintza batean ezkutatzen dena baita.
Maieutika, gogamenean ditugun ideiak azalaraztea, ikasleek euren errakuntzak onartzen zituztenean eta euren gogamenean zituzten egiak azaltzen zituztenean egiten zen. Maieutikak elkarrizketa esanahira bultzatzen du, elkarrizketaren garrantzia, jakintzaren prozesuan eta ezjakintasunaren askapenean dago.Horretarako, bestearengan konfiantza, ausartia, umiltasuna, itxaropena eta pentsamendu kritikoa izatea ezinbestekoa da. Elkarlana sustatuko du hezkuntza oinarri bezala eta arazoak konpontzeko antolakuntza beharrezkoa dela.
2. Elkarlana eta elkar irakaskuntza
“Gutunak andereño bati” lanean, eskola Barbianak elkar hezkuntza bezala funtzionatzen zuela ikusi daiteke. Haur guztiek bazuten ikasteko eta irakasteko zer edo zer. Gai batean trebeak zirenak, euren jakintzak gainontzeko ikasleei irakasten zieten. Gazteek euren jakintzak eta bizitza partekatzen ikasi zuten. Taldeko lanak bultzatu zituzten, talde bat zirela gogoratzeko, eta guztiek iritzia emateko aukera zutela gogoratzeko.
3. Irakaslearen papera eta behartsuenganako lehentasuna
Bere hezkuntza planteamenduaren ezaugarrietako bat, behartsuen eta marjinatuen aldeko lehentasuna izan zen.
Eurentzako hezkuntza bultzatu nahi zuen, beraien ezjakintasuna murrizteko eta kulturadun gazteetan bihurtzeko. Horregatik, Milanik gizarte erakundeei behartsuentzako eskolak eskatu zituen, hezkuntza egokia jaso zezaten eta Italiako eskola publiko zein pribatuak kritikatu zituen euren burges itxuragatik eta irakasleei soldata igotzea eskatzeagatik, egun pare batzuetan klase emateagatik.
4. Hezkuntzaren helburuak
Milaniren postulatuetan hezkuntzaren helburu zehatz batzuk ikusi ahal ditugu:
• Hezkuntzaren helburu nagusia gizonari bere egoera perfektura eramatea da, bertutera.
• Hezkuntzaren helburua status bezala, gizakiek askatasunera bideratzea da.
• Hezkuntzaren helburua hobezintasun bezala.
Irakasleak esandako helburuak lortzeko bere ikasleei maitasunean irakastea, egian, onuran eta justizian oinarrituta behar dago, baita existentziaren kontzientzia,ondo egindako lanaren zentzua, taldeko lana eta laguntzeko jarrera.
Helburu hauek estatu sozial baxuko pertsona libre, autonomo, norbere kabuz aukeratzeko kapazitatea duten, haur eta gazte promesentzat jarriak zeuden.
Ala ere, Milanik gizartea hobetzeko helburuak zituen, hau da, ikasleei inguratzen dien errealitatea aldatu nahi zuen. Milaniren arabera, adimenaren eta izaeraren heziketak beharrezkoak izaten dira ikasleak gizartera ondo moldatzeko eta herritarren beharrak betetzeko.