Konduktismoaren kontua ikazten
hari nuen bitartean, bideo hau ikusi nuen eta interesgarria iruditu zitzaidan.
Watson-ek fobien inguruan ikertzen ari zuenean, esperimentu bat egin zuen
Albert izena zuen umearekin. Albert 9 hilabete zuen eta ez zuen inolako
beldurrik erakusten animali txikiei eta iletsuei. 11 hilabete zituela, arratoi
bat erakutsi zioten. Ikustean ez zuen beldurrik izan baina ukitzera zihoenean
ikertzailea soinu beldurgarria egin zuen, haurra ikaratuz. Egoera hau berriz
errepikatu egin zen, eta azkenean umea arratoia ikustean ikaratzen zen,
soinurik ez entzun arren.
Horrela ikusi ahal dugu
nola estimulu baldintzatu bat (arratoia) estimulu ez baldintzatu batekin
(soinu beldurgarria) errepikapenen bidez asoziatzen dira, hainbeste zein
estimulu baldintzatuaren presentzia ez baldintzatuaren estimulua eragiten
duela.
Irakasleak izango garelakoan, bullying-a bezalako
gaiei buruzko informazioa jasotzea garrantzi handikoa dela uste dugu, izan ere
gero eta kasu gehiago agertuz joan dira azken aldi honetan. Instituto de la
Juventud-ek (INJUVE) egindako galdetegi baten bidez jakin
dugu %3 batean hasi dela kasu hauen portzentajea aurten. Gainera, jakin izan dugu
ere ikasleen %16 batek onartzen duela bere parte hartzea intimidazio prozesu
hauetan.
Bullyinghitzak ingelesez intimidazioa esan nahi du; hitzak erreferentzia egiten dio aktitude
agresibo guztiei, aktitude hauek errepikakorrak eta arrazoirik gabekoak izaten
dira. Normalean pertsonak bakar batekjasotzen ditu horrelakoak talde batetik, baina erasotzailea pertsona
bakarra izan ahal da ere eta erasoak jasotzen dituztenak talde bat.
Informazio guzti hau jaso ostean hausnarketara eraman
nahi zaituztegu, gure ustez gurasoek eta irakasleek batera lan egin behar dute
hau ekiditeko. Astero batzarrak izatea, eta gurasoen parte hartze aktiboa
proposatzen ditu guk konponbide bezala.
Amaitzeko bideo bat ipiniko dugu, bideo honek
Estatu Batuetako gazte bat egindakoa. Bideoaren bidez bere egoera zalatu nahi
du gazteak, bideoari esker bere egoeraz jabetu dira bai eskola eta bai bere
senideak. Ondorio handiak ekarri dizkio grabaketa hau egiteak mutil honi,
interneten, youtuben hain zuzen ere, pertsona askok beste bideo baten bidez
erantzun diote gazteari. Telebistan agertu da ere, non elkarrizketak egin
dizkiote. Interesgarria iruditu zaigu bideo baten bidez sortu izan den zurrumurrua.
Duela gutxi, telebistan berri interesgarri bat entzun genuen, Galiziako eskola batean sorospen klase bat antolatu zuten 8 urteko haurrentzat, familiar, lagun edo ezagun batek istripu edo osasun arazo bat izan ezkero horren aurre egiteko.
Oso interesgarria iruditu zaigu Galizian proposatutako proiektua, hiritarrak garelakoan, osasunerako eskubidea dugu, beraz, osasun arazo baten aurrean nola erantzun beharko genukeen ezinbestekoa dela uste dugu, txikitatik ikasi beharrekoa. Gaur egun eta beti bezala, badira ekiditu zitezkeen istripuak, lehendabiziko gauza babesa da baina behin istripu edo arazo hori gertatu nola erantzun jakin behar dugu horretarako badira gero eta sorospen kurtso gehiago baina gehienak helduontzat daude bideratuta eta haurrei ere eskolan sorospen teknika horiek transmititzea ideia bikaina dela uste dugu, haurrak denbora asko pasatzen baitute haien gurasoekin, aiton-amonekin, neba-arrebekin eta lagunekin eta hauek zaurituak izan ezkero edo gaixorik jarri ezkero, haurrak izango dira irtenbideak bilatu beharko dituztenak, autonomia pixkat hartu eta haiek laguntzeko edozer egin.
Galiziako eskolara gurutze gorriko profesional batzuk hurbildu ziren eta sorospen maniobra batzuk erakutsi zizkieten haurrei, batzuk nahiko sinpleak ziren baina beste batzuk zaitasun handiagokoak: bendaia bat nola jarri, zuri bat nola garbitu, erredura baten aurrean zer egin, mareatuta dagoen pertsona bat nola etzan behar den, intsolazio bat nola ekiditu, erreanimazio kardiobaskularra nola egin behar den, ...
Sorospen kurtso horrekin bizitza asko salbatu daitezke eta ezinbestekoa da haurrak horien berri izatea eta praktikan jartzea beharrezkoa den momentuan horregatik, gure aburuz, eskola guztietan sorospen kurtso bat egitea oso garrantzitsua dela uste dugu, eskolaren funtzio garrantzitsu bat osasuna zaintzea baita eta ez dago osasuna zaintzeko era hobeagorik, gure ondokoa laguntzen.
Ondoren, erreanimazio bat nola egin behar den azaltzen duen bideo bat jarriko dugu, noizbait egoera honen aurrean egongo bagina, nola erantzun beharko genukeen ikasteko balio baitu. Gainera, gurutze gorriaren web orrialdearen helbidea jarriko dugu norbait interesatuta egongo balitz, sorospen tekniken inguruko informazio ugari dago eta.
Haur hezkuntzarako jolas garrantzitsuenetakoa da jolas sinbolikoa, horregatik jolas hau umeen lehenengo urteetan nabarmena da eta sei urte arte naguzi izaten da.
Jolas sinbolikoen bitartez, haurrek desioak eta emozioak adierazteko aukera dute. haurrentzako ezagunak diren jokabideak imitatzen saiatzen dira, esaterako, etxetxo txokoan, amen eta aiten jokabideak imitatzen ditzute eta hau egiten ari direnean, jolas sinboliko bat burutzen ari dira.
Jolas mota honen ondorioz, haurrak gaitasun eta ikasketa asko garatu daitezke: amaren rola eta aitaren rola har dezake, sukaldean, janari prestatzean jolasten, haurrak koordinatzen, manipulatzen
ikasiko du, lehengaiak ezagutuko ditu, janari gordin eta egosien arteko
ezberdintasunaz konturatuko da., haurtxoa
zainduko du eta sarritan berau izango da. Maitasuna, harremanak aurkituko
ditu,...Horrela, erabiltzen dituzten tresna desberdinak erabiltzen ikasiko dute.
Ipuin motoreak laguntza ikaragarria suposatzen du irakasle askorentzako gorputz-espresioa lantzerako orduan.
Ipuin guztiak haurren imaginazioa indartzen dute, horregatik, ipuin bat entzuten ari direnean, umeak imaginatzen dute beraiek direla historioko protagonistak. ipuin motoreak protagonista izatea handitu egiten da, haurrari ipuinera, eta irakasleak kontazen ari denari integratu egiten zaio, haurra protagonista izatera bidaliz. horregatik ipuina kontatzen ari denaren eta haurraren artean lotura bat sortzen da.
Helburu bezala ipuin motoreak, haurraren garapen fisikoa, intelektual, afektiboa, soziala eta morala lantzean datza.
Web horri honetan, hainbat ipuin motoreen adibideak azaltzen dira.adibidez, ipuin batean, haurrak animalien soinuak egin behar dituzte eta haien jokatzeko era antzeztu. beste batean, gorputz atalak lantzen dira, bertan haurrak bakarrik jazten ikasten dute, koloreak, formak, tamainak ere lantzen dira.
Bideo honetan ipuin motorearen adibide bat azaltzen da, bertan umeak "la caza de indios" ipuina lantzen dute, bertan ariketa desberdinak eginez. ariketak egiten dituzten bitartean, azaldu egiten du nora bideratzen diren eta zer egingo duten.
Eskolan uniformea eramatea, betidanik pil-pilean egon den gai bat da.Uniformea erabiltzearen erabakia, eskolako zuzendariaren eta eskola kontseiluaren esku dago. Hala ere, badira uniformearen aldekoak diren ikasle, irakasle zein gurasoak eta bestetik, hauen kontakoak direnak ere.
Gure esperientziaren arabera, eskola pribatu eta kontzertatuetan, uniformearen erabilera indarra handiagoa duela ikusi dugu. Eskola bakoitzean uniforme ezberdina eramaten da, handitasuna erakusteko tresna bezala erabiltzen dutela uste dugu. Gainera, neska eta mutilen artean ere, bereizketak ematen dira, ikasle guztiek ez dute uniforme bera eramaten, neskak gona eramaten dute eta mutilak ordea, prakak. Hori neska-mutilen rolak eta estereotipoak finkatzea bermatzen du, neska eta mutilen jokaerak era batekoak edo bestekoak izatea sustatzen baitu.
Eskola publikoetan aldiz, askatasun handiagoan hezitzen dira haurrak, edo hori da lortu nahi dena, horregatik, ez da oso ohikoa uniformea eramatea, naturaltasunez hezi nahi dituztelako haurrak, jokaera naturalak bermatu nahi dituztelako eta haur bakoitzaren izaera propioa errespetatu nahi dute. Pertsonalki uzten diete umeei hezten, haien izaera erakusten.
Hona hemen uniformearen aldeko eta kontrako argudioak ematen dituen web orri bat.