miércoles, 28 de marzo de 2012

Lorenzo Milani


Etorkizunerako irakasle bezala, interesantea iruditzen zait metodo pedagogiko ezberdinak aztertzea , jakinez hori eragina izango duela gure irakasteko eran. Horregatik Milaniri buruzko sarrera bat egitea interesgarria iruditzen zait.
 
Lorenzo Milani Italiar apaiz eta pedagogoa izan zen. 1954an, Barbiana izeneko herrixkara bidali zuten bere ideia aurrerakoiengatik zigortzeko. Herrixka horretan, eskola bat sortu zuen. Bereziki, eskola guztientzako lekua izan behar zela nabarmendu nahi izan zuen: integratzailea, lankidetzan eta bazterkeriarik gabe. Langileen eta jende xumearen alde agertu zen, eurentzako hezkuntza bultzatuz. Barbianan, bere lan obra pedagogikoa planteatu zuen.

 Hurrengoak dira milani metodoaren printzipioak:
1-      Inspirazio sokratikoa.
2-      Elkarrekiko irakaskuntza eta taldeko lana.
3-      Irakaslearen papera eta behartsuenganako lehentasuna
4-      Hezkuntzaren helburuak

1.      Inspirazio sokratikoa

Milanik, hezkuntzaren estrategia bat erabili zuen, elkarrizketan eta indukzioan oinarritutakoa. Sokratesek bezala, Milanik esaten zuen harreman estua dagoela ezaguera eta hura bereganatzen dugun forman. Ironia eta maieutika erabili zuen hori ziurtatzeko.
Gazteei galdeketak egiten zien bere interesa pizten zuten gaien galderei erantzuteko eta erantzunak aztertu zitzaten, gehienetan adibideak zirenak. Ikasleek gaiaren ezjakintasuna erakusten bukatzen zuten. Erantzun horien azterketa, arrazoi induktibo bat erakusten zuen, ignorantziarik handiena gezurrezko jakintza batean ezkutatzen dena baita.
Maieutika, gogamenean ditugun ideiak azalaraztea, ikasleek euren errakuntzak onartzen zituztenean eta euren gogamenean zituzten egiak azaltzen zituztenean egiten zen. Maieutikak elkarrizketa esanahira bultzatzen du, elkarrizketaren garrantzia, jakintzaren prozesuan eta ezjakintasunaren askapenean dago.Horretarako, bestearengan konfiantza, ausartia, umiltasuna, itxaropena eta pentsamendu kritikoa izatea ezinbestekoa da. Elkarlana sustatuko du hezkuntza oinarri bezala eta arazoak konpontzeko antolakuntza beharrezkoa dela.

2.      Elkarlana eta elkar irakaskuntza

“Gutunak andereño bati” lanean, eskola Barbianak elkar hezkuntza bezala funtzionatzen zuela ikusi daiteke. Haur guztiek bazuten ikasteko eta irakasteko zer edo zer. Gai batean trebeak zirenak, euren jakintzak gainontzeko ikasleei irakasten zieten. Gazteek euren jakintzak eta bizitza partekatzen ikasi zuten. Taldeko lanak bultzatu zituzten, talde bat zirela gogoratzeko, eta guztiek iritzia emateko aukera zutela gogoratzeko.

3.      Irakaslearen papera eta behartsuenganako lehentasuna

Bere hezkuntza planteamenduaren ezaugarrietako bat, behartsuen eta marjinatuen aldeko lehentasuna izan zen.
Eurentzako hezkuntza bultzatu nahi zuen, beraien ezjakintasuna murrizteko eta kulturadun gazteetan bihurtzeko. Horregatik, Milanik gizarte erakundeei behartsuentzako eskolak eskatu zituen, hezkuntza egokia jaso zezaten eta Italiako eskola publiko zein pribatuak kritikatu zituen euren burges itxuragatik eta irakasleei soldata igotzea eskatzeagatik, egun pare batzuetan klase emateagatik.


4.      Hezkuntzaren helburuak

Milaniren postulatuetan hezkuntzaren helburu zehatz batzuk ikusi ahal ditugu:
• Hezkuntzaren helburu nagusia gizonari bere egoera perfektura eramatea da, bertutera.
• Hezkuntzaren helburua status bezala, gizakiek askatasunera bideratzea da.
• Hezkuntzaren helburua hobezintasun bezala.
Irakasleak esandako helburuak lortzeko bere ikasleei maitasunean irakastea, egian, onuran eta justizian oinarrituta behar dago, baita existentziaren kontzientzia,ondo egindako lanaren zentzua, taldeko lana eta laguntzeko jarrera.
Helburu hauek estatu sozial baxuko pertsona libre, autonomo, norbere kabuz aukeratzeko kapazitatea duten, haur eta gazte promesentzat jarriak zeuden.
Ala ere, Milanik gizartea hobetzeko helburuak zituen, hau da, ikasleei inguratzen dien errealitatea aldatu nahi zuen. Milaniren arabera, adimenaren eta izaeraren heziketak beharrezkoak izaten dira ikasleak gizartera ondo moldatzeko eta herritarren beharrak betetzeko.

Ligatzeko gaitasuna

Ligatzeko gaitasunen artean guretzat inportanteena gustatzen zaizun pertsonari da, baina beharrezkoak diren beste hainbat adierazle daude:
  • Hitz egiterakoan:
    • Leunki eta goxotasunez hitz egitea 
    • Laudorioak esatea, baina ez gehiegizkoak, gehiegizko laudorioak esanez gero atzera eraman zaitzakeelako
    • Hitz egiterakoan beti ere naturaltasuna mantenduz
  • Entzutea:
    • Atentzioa prestatzea gauzak kontatzerako orduan, bestearengan interesa adierazteko
    • Bestea hitz egiten duen bitartean aurpegira begiratzera, horrela esaten duenari buruzko interesa erakutsiko duzu.
  •  Jarrera:
    • Gertutasuna erakustea, haurretik aipatutako guztia kontuan hartuz.
    • Noizbehinka laztantzea, berotasuna erakusteko. Baina ez gehiegi, bestela beste pertsona akitu edo nekatu ahal du. Gainera laztanak emateko momentu egokia bilatu beharko da, momentu intimoa edo bien artean gertutasuna nabaritzen denean. 
  •        Begiradak:
    • Gustuko pertsona gertu dagoenean begiradak mantentzea
    • Urrun dagoenean bere begirada "bilatzea"

martes, 20 de marzo de 2012

HAURREN SOZIALIZAZIOA

Sozializazioa edo gizarteratzea norbanako bat bere gizartearen kulturan sartzeko prozesua da. Prozesu honen bitartez, aurreko belaunaldien herentzia  kulturaz jabetzen gara eta elkarbizitza sozialerako beharrezkoak diren oinarrizko baliabideak bereganatzen ditugu. Ikasketak beharrezkoak dira gizartearen hizkuntza, sinesmenak, ohiturak, portaerak,  arauak, jokamoldeak... bereganatzeko.

            Sozializazio prozesua, bizitza osoan zehar garatzen da eta  bertan parte hartzen dituzten agenteak hurrengoak dira: Sozializazio primarioan, familian oinarrituta dago, nagusiki gurasoak. Familiek balio afektiboak eta  oinarrizko arauak transmititzen dizkiete seme-alabei, beraien eredu nagusia izanez. Bigarren sozializazioan, familia kanpoko agenteek parte hartzen dute (adibidez eskola eta lanpostua), eta hauek, batez ere trebetasunak, arauak eta gaitasunak transmititzen dizkiete.

            Ala ere, kontuan izan behar dugu gizarte asko aldatu dela, hori, familia ereduetan eta haien antolakuntzan islatzen da. Izan ere, esan dezakegu familia krisi sakon batean dagoela, familiak gero eta hauskorragoak dira eta pertsonen arteko konpromisoak gero eta ahulagoak izaten direlako. 

   Hori dela medio, hezkuntza instituzioak gero eta garrantzi  eta erantzukizun handiagoak jasotzen dituzte umeen sozializazio prozesuetan, eta bigarren sozializazioa izaterik lehenengo sozializaziora izatera bihurtu da. Beraz eskola umeenganako zituzten errespontsabilitateak hartzen hari da. Gurasoen eredua ez badute etxean, eskoletan bilatu beharko dituzte haurrek. Izaten duten ereduen laguntzaz nor diren, nondik datorren, nolakoak diren, eta noraino iritzi ahal barneratuko dituzte, hau da, pixkana bere izaera osatuko dute. 
Irakasleak umeengan dituzten irudia haurren auto-irudia bilakatuko dute, bere auto-kontzeptua. Denok baloratuak sentitzeko beharra daukagu eta adin urriko umeetan askoz inportanteagoa izaten da hau bere auto-estimua garatzeko. Hori dela eta, irakasleek esaten duten guztiari garrantzia eman behar diogu, hau da, hitzek daukaten botereari. Hitzek, begiradak eta keinuak afektu positiboa zein negatiboa garraiatzen dituzte, hitzen bidez besteengan jartzen ditugun itxaropenek komunikatzen dizkiogu nolabait. Hitz positiboez baliatuta, umeek baloratuagoak sentituko dira eta beraiengan konfiantza handiagoa izango dute eta horrek emaitza onak erakarriko dituzte.  Ikusi ahal dugunez, gure garaian, hezitzaileek ikasgaiak ez bakarrik eguneroko bizitzarako balioak eta arauak irakatsi beharko dizkiete.

Bukatzeko, web orri bat aurkitu dugu non haurren sozializazioa noiz hasi behar den azaltzen du. bertan haurren faseak zeintzuk diren azaltzen ditu, autokontzientzia eta haurra nola garatu behar den esanez. web orri honetan ere bideo interesgarriak azaltzen dira haurren adin desberdineko haurren garapena azalduz.

            

SUMMERHILL ESKOLA


Badira hezteko modu eta teknika ugari eta guk irakasle izango garelakoan, horren inguruan pentsatzen hasiak gara. Nola motibatu haurrak ikasteko? Nolako baloreak transmititu behar dizkiegu? Zein eduki dira egokiak haurrentzako? Galdera hauentzan erantzuna bilatzen ahalegindu gara eta eredu berri eta ez oso onartua edo desegoki bezala hartzen den bat aurkitu dugu, Alexander S. Neil-ek sortutako eskolaren inguruan ari gara, Summerhill eskolaren inguruan hain zuzen.



Summerhill eskolaren ezaugarri nagisietariko bat askatasunarena da, bere ustez, haurrak zigorrik gabe eta erreprimituak izan gabe hezi behar dira, horrela hobeto ikasten dutela uste baituen. Horregatik Neilek honako hau esaten zuen: “haurrak bizitza propio bizi behar du, ez gurasoek nahi dutena ezta ere hezitzaile batek erabakitakoa pentsatzuz haiek, gurasoek zein hezitzaileek, haurra baino hobeto dakitela umeak behar duena”.

Aurrekoa kontutan hartuz, Neilek hezkuntza oinarri jakin batzuk finkatu zituen bere eskolarako:

 -Gizakiok jatorriz onak direla uste du.
- Zoriontasuna hezkuntzaren xedea da.
- Maitasuna eta errespetua elkarbizitzeko ezinbestekoak direla uste du.
- Gorputzari eta sexualitateari garrantzi handia ematen dio.
- Ez ziren ez kalifikaziorik ez azterketarik egoten, haurren garapen emozionalari garrantzi handiagoa ematen dio.
- Ikasgeletara joatea ez zen beharrezkoa.
- Eskolako erabakiak bilera baten bitartez erabakitzen ziren.
- Ez zeuden ez zigorrik ez saririk.
- Nahiz eta haurra edo heldua izan, biek tratu bera jasotzen zuten.




Bideo hau eta gai hau aztertu ondoren gure iritzi propioa sortu dugu, badira planteamendu honen hainbat oinarri egokiak direla uste ditugunak, hala nola, haurra askatasunean heztea, zigorrak eta sariak kentzea, elkarbizitzari garrantzi gehiago ematea eta zoriontasuna hezkuntzaren xede bihurtzea. Bestalde, iruditzen zaigu derrigorrezkoa izan beharko liratekeela egunero eskolara joatea, batez ere haur hezkuntzan non bizitzarako ezinbestekoak diren jakintzak eta baloreak transmititzen diren. Gainera, ebaluatzeko irizpideak erreformatu behar direla ustez dugu, hezkuntzatik aldendu beharrean, izan ere, norberaren ikaste prozesuaren garapena ikustea beharrezkoa dela uste dugu, beti ere hezkuntza pertsonalizatuaren eredua bultzatuz.

martes, 13 de marzo de 2012

Mota desberdinetako jolasak

Haur Hezkuntzan oso garrantzitsuak dira jolasak. funtsezko jarduerak baitira  haurren bizitzan, eta haien bidez ikasten eta jendarteratzen baikara; bereziki haurrak bere burua antzemateko jolasten du, besteek aintzat har dezaten, inguruko mundua aztertu, bereganatu eta menderatzearren.

Ikastetxeetan, bai geletan bai jolastokietan aurrera eramaten dira jolasak, baina bereziki jolastokia da gehienbat umeek jolasteko erabiltzen duten espazioa, eta normalean bertan burutzen den jolasa librea izaten da. Beraz, ikastetxeko jolastokiak dituen ezaugarriengatik oso egokia da zenbait helburu lantzeko:

Euskal herrian gaudenez, jolastokian euskararen erabilera sustatzen da, euskara aisialdiarekin lotzen eta  bizitzaren arlo ez-formaletarako ere hizkuntza baliagarria dela erakutsiz. Beraz, euskaraz ere jolastu eta gozatu daitekeela transmititu nahi genieke, hau da, aisialdia hizkuntzarekin lotu eta aldi berean erregistro berezi hau landu. Adibidez, abesti batzuk kantatu ahal dugu euskaraz.

 Bestetik, gaur egun hain indartsuak diren jolas motak (bakarkakoak eta teknologia berrietan oinarritutakoak) alde batera utzita balore positiboak eta elkar ekintza transmititzen dituzten bestelako jolasak sustatzea dugu helburutzat: talde jolasak, ezagutzeko jolasak, kultura desberdinetako jolasak, jolas kooperatiboak, jolas tradizionalak,eta abar.

Jolas ezberdinak lantzeko orrialde interesgarri bat topatu dugu, hemen, mota desberdineko jolasak banatzen ditu eta bertan, zein adinetara zuzenduta dauden eta erabili behar duten materialak zehazten du.

Aurreko sarreraren aritik jarraituz, jolasak eta jolasetan erabiltzen diren jostailuak bakoitzaren identitaea eratzen du. Jostailuak generoa bereizten du, neskak eta mutilak dituzten estereotipoak nabarmentzen. bideo honen bidez ikusiarazi nahi dizuegu, noraino iristen den nabarmentze hori, horrela, etorkizuneko irakasle bezela hausnarketa bat eginez, hau sahiesteko

.