Irakasleak izango garelakoan, bullying-a bezalako
gaiei buruzko informazioa jasotzea garrantzi handikoa dela uste dugu, izan ere
gero eta kasu gehiago agertuz joan dira azken aldi honetan. Instituto de la
Juventud-ek (INJUVE) egindako galdetegi baten bidez jakin
dugu %3 batean hasi dela kasu hauen portzentajea aurten. Gainera, jakin izan dugu
ere ikasleen %16 batek onartzen duela bere parte hartzea intimidazio prozesu
hauetan.
Bullying
hitzak ingelesez intimidazioa esan nahi du; hitzak erreferentzia egiten dio aktitude
agresibo guztiei, aktitude hauek errepikakorrak eta arrazoirik gabekoak izaten
dira. Normalean pertsonak bakar batek
jasotzen ditu horrelakoak talde batetik, baina erasotzailea pertsona
bakarra izan ahal da ere eta erasoak jasotzen dituztenak talde bat.
Informazio guzti hau jaso ostean hausnarketara eraman
nahi zaituztegu, gure ustez gurasoek eta irakasleek batera lan egin behar dute
hau ekiditeko. Astero batzarrak izatea, eta gurasoen parte hartze aktiboa
proposatzen ditu guk konponbide bezala.
Amaitzeko bideo bat ipiniko dugu, bideo honek
Estatu Batuetako gazte bat egindakoa. Bideoaren bidez bere egoera zalatu nahi
du gazteak, bideoari esker bere egoeraz jabetu dira bai eskola eta bai bere
senideak. Ondorio handiak ekarri dizkio grabaketa hau egiteak mutil honi,
interneten, youtuben hain zuzen ere, pertsona askok beste bideo baten bidez
erantzun diote gazteari. Telebistan agertu da ere, non elkarrizketak egin
dizkiote. Interesgarria iruditu zaigu bideo baten bidez sortu izan den zurrumurrua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario