jueves, 3 de mayo de 2012

SOROSPEN KURTSOA

Duela gutxi, telebistan berri interesgarri bat entzun genuen, Galiziako eskola batean sorospen klase bat antolatu zuten 8 urteko haurrentzat, familiar, lagun edo ezagun batek istripu edo osasun arazo bat izan ezkero horren aurre egiteko.

Oso interesgarria iruditu zaigu Galizian proposatutako proiektua, hiritarrak garelakoan, osasunerako eskubidea dugu, beraz, osasun arazo baten aurrean nola erantzun beharko genukeen ezinbestekoa dela uste dugu, txikitatik ikasi beharrekoa. Gaur egun eta beti bezala, badira ekiditu zitezkeen istripuak, lehendabiziko gauza babesa da baina behin istripu edo arazo hori gertatu nola erantzun jakin behar dugu horretarako badira gero eta sorospen kurtso gehiago baina gehienak helduontzat daude bideratuta eta haurrei ere eskolan sorospen teknika horiek transmititzea ideia bikaina dela uste dugu, haurrak denbora asko pasatzen baitute haien gurasoekin, aiton-amonekin, neba-arrebekin eta lagunekin eta hauek zaurituak izan ezkero edo gaixorik jarri ezkero, haurrak izango dira irtenbideak bilatu beharko dituztenak, autonomia pixkat hartu eta haiek laguntzeko edozer egin.

Galiziako eskolara gurutze gorriko profesional batzuk hurbildu ziren eta sorospen maniobra batzuk erakutsi zizkieten haurrei, batzuk nahiko sinpleak ziren baina beste batzuk zaitasun handiagokoak: bendaia bat nola jarri, zuri bat nola garbitu, erredura baten aurrean zer egin, mareatuta dagoen pertsona bat nola etzan behar den, intsolazio bat nola ekiditu, erreanimazio kardiobaskularra nola egin behar den, ...

Sorospen kurtso horrekin bizitza asko salbatu daitezke eta ezinbestekoa da haurrak horien berri izatea eta praktikan jartzea beharrezkoa den momentuan horregatik, gure aburuz, eskola guztietan sorospen kurtso bat egitea oso garrantzitsua dela uste dugu, eskolaren funtzio garrantzitsu bat osasuna zaintzea baita eta ez dago osasuna zaintzeko era hobeagorik, gure ondokoa laguntzen.

Ondoren, erreanimazio bat nola egin behar den azaltzen duen bideo bat jarriko dugu, noizbait egoera honen aurrean egongo bagina, nola erantzun beharko genukeen ikasteko balio baitu. Gainera, gurutze gorriaren web orrialdearen helbidea jarriko dugu norbait interesatuta egongo balitz, sorospen tekniken inguruko informazio ugari dago eta.













1 comentario:

  1. Aurrekoan klasean komentatu nizuen UDaren inguruan komeni zaizuela arakatzea. Ez ahaztu.

    Proposatzen duzuen gaia ere interesgarria begitandu zait; baina ez nuke nahiko honetan zentratzerik zenbat lan daukazuen jakinda. Nire ohar bi, gaiari buruz:
    1- Agian, garrantzitsuena ez da izango sorospen ikastaro horien eragin zuzena bizitza salbatze-tasan, baizik eta, sorospen jakintzen garrantziaz sentsibilizatzea.
    2- HHko ikuspegitik, ez dut uste umeek nahikoa garapen psikologikoa izango dutenik horren ulerkuntza eragingarririk egiteko.

    ResponderEliminar