Eskolan uniformea eramatea, betidanik pil-pilean egon den gai bat da.Uniformea erabiltzearen erabakia, eskolako zuzendariaren eta eskola kontseiluaren esku dago. Hala ere, badira uniformearen aldekoak diren ikasle, irakasle zein gurasoak eta bestetik, hauen kontakoak direnak ere.
Gure esperientziaren arabera, eskola pribatu eta kontzertatuetan, uniformearen erabilera indarra handiagoa duela ikusi dugu. Eskola bakoitzean uniforme ezberdina eramaten da, handitasuna erakusteko tresna bezala erabiltzen dutela uste dugu. Gainera, neska eta mutilen artean ere, bereizketak ematen dira, ikasle guztiek ez dute uniforme bera eramaten, neskak gona eramaten dute eta mutilak ordea, prakak. Hori neska-mutilen rolak eta estereotipoak finkatzea bermatzen du, neska eta mutilen jokaerak era batekoak edo bestekoak izatea sustatzen baitu.
Eskola publikoetan aldiz, askatasun handiagoan hezitzen dira haurrak, edo hori da lortu nahi dena, horregatik, ez da oso ohikoa uniformea eramatea, naturaltasunez hezi nahi dituztelako haurrak, jokaera naturalak bermatu nahi dituztelako eta haur bakoitzaren izaera propioa errespetatu nahi dute. Pertsonalki uzten diete umeei hezten, haien izaera erakusten.
Hona hemen uniformearen aldeko eta kontrako argudioak ematen dituen web orri bat.
Irakurri dut.
ResponderEliminarEz diot lotura argirik ikusten zuek egin behar duzuen lanarekin. Ikuspegi horretatik ez aldendu, gainera, ikasgaikotik ere gehiegi ez zenukete aldendu beharko.