Haur Hezkuntzan oso garrantzitsuak dira jolasak. funtsezko jarduerak baitira haurren bizitzan, eta haien bidez ikasten eta jendarteratzen baikara; bereziki haurrak bere burua antzemateko jolasten du, besteek aintzat har dezaten, inguruko mundua aztertu, bereganatu eta menderatzearren.
Ikastetxeetan, bai geletan bai jolastokietan aurrera eramaten dira jolasak, baina bereziki jolastokia da gehienbat umeek jolasteko erabiltzen duten espazioa, eta normalean bertan burutzen den jolasa librea izaten da. Beraz, ikastetxeko jolastokiak dituen ezaugarriengatik oso egokia da zenbait helburu lantzeko:
Euskal herrian gaudenez, jolastokian euskararen erabilera sustatzen da, euskara aisialdiarekin lotzen eta bizitzaren arlo ez-formaletarako ere hizkuntza baliagarria dela erakutsiz. Beraz, euskaraz ere jolastu eta gozatu daitekeela transmititu nahi genieke, hau da, aisialdia hizkuntzarekin lotu eta aldi berean erregistro berezi hau landu. Adibidez, abesti batzuk kantatu ahal dugu euskaraz.
Bestetik, gaur egun hain indartsuak diren jolas motak (bakarkakoak eta teknologia berrietan oinarritutakoak) alde batera utzita balore positiboak eta elkar ekintza transmititzen dituzten bestelako jolasak sustatzea dugu helburutzat: talde jolasak, ezagutzeko jolasak, kultura desberdinetako jolasak, jolas kooperatiboak, jolas tradizionalak,eta abar.
Jolas ezberdinak lantzeko orrialde interesgarri bat topatu dugu, hemen, mota desberdineko jolasak banatzen ditu eta bertan, zein adinetara zuzenduta dauden eta erabili behar duten materialak zehazten du.
Aurreko sarreraren aritik jarraituz, jolasak eta jolasetan erabiltzen diren jostailuak bakoitzaren identitaea eratzen du. Jostailuak generoa bereizten du, neskak eta mutilak dituzten estereotipoak nabarmentzen. bideo honen bidez ikusiarazi nahi dizuegu, noraino iristen den nabarmentze hori, horrela, etorkizuneko irakasle bezela hausnarketa bat eginez, hau sahiesteko
.

* Kendu chaptka kodea eskatzea. Zuek kendu duzuela baieztatzen didazuen arte ez dut begiratuko gehiago zuen bloga.
ResponderEliminara) Web orria eta bideoa interesgarriak
b) Oso bestelakoak dira, aparte egon behar lukete (eta bideoaz pentsatua/idatzia oso gutxi eta urria dela esango nuke).
c) Jolasei buruz: horrelako web orri bat aukeratzen duzunean behar den moduan aurkeztu. Ia ez dago HHko umeekin egiteko modukorik; urri batzuk aurkitu ditut, baina horixe: urriak. Esan behar zenuke zer non dagoen zerk zertarako balio duen. Segitzeko, hemendik aurrera curriculumarekin batzen ahasi behar zenukete. Zerekin zer ari garen lantzen buruan duzuela.