martes, 20 de marzo de 2012

HAURREN SOZIALIZAZIOA

Sozializazioa edo gizarteratzea norbanako bat bere gizartearen kulturan sartzeko prozesua da. Prozesu honen bitartez, aurreko belaunaldien herentzia  kulturaz jabetzen gara eta elkarbizitza sozialerako beharrezkoak diren oinarrizko baliabideak bereganatzen ditugu. Ikasketak beharrezkoak dira gizartearen hizkuntza, sinesmenak, ohiturak, portaerak,  arauak, jokamoldeak... bereganatzeko.

            Sozializazio prozesua, bizitza osoan zehar garatzen da eta  bertan parte hartzen dituzten agenteak hurrengoak dira: Sozializazio primarioan, familian oinarrituta dago, nagusiki gurasoak. Familiek balio afektiboak eta  oinarrizko arauak transmititzen dizkiete seme-alabei, beraien eredu nagusia izanez. Bigarren sozializazioan, familia kanpoko agenteek parte hartzen dute (adibidez eskola eta lanpostua), eta hauek, batez ere trebetasunak, arauak eta gaitasunak transmititzen dizkiete.

            Ala ere, kontuan izan behar dugu gizarte asko aldatu dela, hori, familia ereduetan eta haien antolakuntzan islatzen da. Izan ere, esan dezakegu familia krisi sakon batean dagoela, familiak gero eta hauskorragoak dira eta pertsonen arteko konpromisoak gero eta ahulagoak izaten direlako. 

   Hori dela medio, hezkuntza instituzioak gero eta garrantzi  eta erantzukizun handiagoak jasotzen dituzte umeen sozializazio prozesuetan, eta bigarren sozializazioa izaterik lehenengo sozializaziora izatera bihurtu da. Beraz eskola umeenganako zituzten errespontsabilitateak hartzen hari da. Gurasoen eredua ez badute etxean, eskoletan bilatu beharko dituzte haurrek. Izaten duten ereduen laguntzaz nor diren, nondik datorren, nolakoak diren, eta noraino iritzi ahal barneratuko dituzte, hau da, pixkana bere izaera osatuko dute. 
Irakasleak umeengan dituzten irudia haurren auto-irudia bilakatuko dute, bere auto-kontzeptua. Denok baloratuak sentitzeko beharra daukagu eta adin urriko umeetan askoz inportanteagoa izaten da hau bere auto-estimua garatzeko. Hori dela eta, irakasleek esaten duten guztiari garrantzia eman behar diogu, hau da, hitzek daukaten botereari. Hitzek, begiradak eta keinuak afektu positiboa zein negatiboa garraiatzen dituzte, hitzen bidez besteengan jartzen ditugun itxaropenek komunikatzen dizkiogu nolabait. Hitz positiboez baliatuta, umeek baloratuagoak sentituko dira eta beraiengan konfiantza handiagoa izango dute eta horrek emaitza onak erakarriko dituzte.  Ikusi ahal dugunez, gure garaian, hezitzaileek ikasgaiak ez bakarrik eguneroko bizitzarako balioak eta arauak irakatsi beharko dizkiete.

Bukatzeko, web orri bat aurkitu dugu non haurren sozializazioa noiz hasi behar den azaltzen du. bertan haurren faseak zeintzuk diren azaltzen ditu, autokontzientzia eta haurra nola garatu behar den esanez. web orri honetan ere bideo interesgarriak azaltzen dira haurren adin desberdineko haurren garapena azalduz.

            

1 comentario:

  1. Gai interesgarriri heldu diozue. Nire ohar batzuk:
    a) Jakin psikologiaren ikuspegitik heldu diozuela (eta soziologiarenetik ere bai, akaso). Ideia batzuk beste disziplina batzuetatik bestela ulertzen dira.
    b) Ahalegindu behar duzue gure disziplinara ekartzen, pedagogia / didaktikara. Erarik errezena zuen burua HHko gela batean ikustea errealitate horren benetako egoera baten aurrean benetako talde batean.
    c) Idazten duzuenean berriro irakurri eta zuzendu behar duzue. 3. paragrafoa ulertzen komeria, ez duzue esaten esan nahi duzuena, logikarik gabeko beste zerbait baino.

    ResponderEliminar