martes, 17 de abril de 2012

Eskola-porrota gainditzen


Eskola-porrotaren zifrak urtetik urtera beldurgarriagoak dira geure artean. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBHko) laugarren urtea gainditzea lortzen ez duten ikasleak % 31,9 dira, Duela gutxi kaleratutako inkesta batek dioenez. Zer egin dezakegu gisa horretako egoera baten aurrean? 

Lehendabiziko pausoa, eskola porrota gainditzeko arrazoiak bilatzean datza.

·         Familia arloa: Egoera honen aurrean egin beharreko lehenengo gauza, gurasoak, semearen edo alabaren errendimenduari eragin diezaioketen kausa edo arrazoi posibleak detektatzea da.Familian bizi duten giroa izaten da gazteen ikasketetan gehien eragiten duen faktoreetako bat. Esate baterako,  gurasoen jarrera gogor edo zorrotzegia, anai-arreba txikiagoren batek eragindako zeloak, maitasun falta, norbere gaitasun eta ahalmenekiko konfiantzarik eza, etab. izan daitezke eskolako porrotaren arrazoiak. Horregatik, kasu hauetan onena gurasoak seme-alabekin hitz egitea da, inolako mehatxu eta zigorrik gabe, beretzat hain kaltegarria den egoera hori konpontzen saiatzeko. Beste kasu batzuetan, ordea, psikologo edo hezitzaile espezializatuen laguntza eskatzea beharrezkoa da.

·         Motibazio falta: ume batek nota txarrak ateratzeak ez du esan nahi ezinbestean ikasteko gaitasunik ez dutenik, haurra, gogorik gabe dagoenean, oso gauza normala da ikasketetan ere mailarik ez ematea. Egoera horren aurrean, benetan interesatzen zaion gai bat lantzera animatu behar genuke, nahiz eta eskolako gaien artean ez egon. . Kontua da,  gaztearen interesa piztea, eta metodologia akademiko desberdina erabiltzen ikastea. Horrela, hain erakargarriak gertatzen ez zaizkion gaiak ikasten hastea errazagoa gertatuko zaio. 


·         Arazo fisiko edo psikologikoak: arazo hauek ez dira askotan gertatzen, baina ezin dira aldez aurretik baztertu;  izan ere, batzuetan eskolako errendimendu baxua (porrotera iritsi gabe ere) arrazoi fisiologikoengatik izan daiteke: entzumen- edo ikusmen-arazoak, hizketaren ingurukoak, dislexia eta abar.

·         Ikasteko teknika desegokiak erabiltzea: ikasten ere ‘ikasi egiten da’, “Saiatzen naiz, baina ez zait sartzen”, “ez dut ulertzen irakasleak esplikatzen duena” “aurreko egunean ikasi nuenaz ez naiz gogoratzen”. Ziur behin baino gehiagotan entzun ditugula esaldi horiek edo antzeko beste batzuk. Eta ez dira aitzakia hutsak.Sarritan, eskolako porrota kontzeptuak modu egokian ez asimilatzearen ondorioa izan daiteke, ikasten ere ‘ikasi egiten da eta’. Jende guztiak ez daki kontzeptuak modu egokian memorizatzen, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten, gaiak laburtu eta antolatzen eta abar. Horrexegatik, ikastetxe batzuetan jadanik hasi dira ikasleei trebakuntza hori ematen. 

 
Hitz egingo dugun beste gaia, ikasturtea errepikatu behar duen haurra nola barneratzen duen gertakizun hau: eskolako porrota oso nabarmena denean, umeak edo gazteak ikasturtea errepikatzeko aukera planteatu beharko da. Ikastetxeak berak edo tutoreak esango dute erabaki hori hartu beharrezkoa den ala ez.
gertakizun hau ez da zigor bat bezala ikusi behar, ezta porrota bat bezala ere, baizik beste oportunitate bat bezala. Ikasleak nola edo hala, maila gainditzen saiatzea, horretarako mailarik ematen ez duela argi eta garbi ikusten denean, akats handia da. Egoera luzatu eta arazoa okerragotu besterik ez dugu egingo. Erabaki egokia hartzen ez bada, porrota gero eta nabarmenagoa izango da.

           Nahiz eta Haur Hezkuntzako irakasleak izango garen, oso kontzienteak izango gara gu haurrengan dugun paperaz, izan ere, guk egindako lana haurren etorkizunean izango du  eragina eta izan ahal dituzten arazo batzuk Haur Hezkuntzan dute oinarria. beraz, gure lana ere izango da, eskola porrotaren arazoaz kontzienteak izatea.

1 comentario:

  1. Badakit amaieran HHko ikuspegia aipatzen duzuena, nire ustez bortxaz. Zuek erakusten ez baduzue lotura hori erakusten duen zerbait (ez dut ezagutzen) ez diot zentzurik ikusten.
    Zuek egin duzuen antzera, emagineren batek esan lezake eskola porrota jaiotze momentuan izan ditzakeen traumen ondorioa dela.

    ResponderEliminar