Egokitzapen aldiari esaten diogu,haur bakoitzak, ikuspegi emozionaletik bere familiarengandik (guraso edo tutoreengaindik) banatzeak ekartzen dizkion galeraz eta irabaziaz jabetu, banaketa hori bere baitan positiboki ikusi eta horretarako konpentsazioak aurkitzeko behar duen denborari. Horrela ulertuta, edozein adineko haurrak bere adinera egokitutako egokitzapen garaia behar du.
Egokitze aldian haurrak, gurasoak eta irakasleak dira parte hartzen dutenak. Oraingoan umeen inguruan hitz egingo dugu. Izan ere, haur bati arreta handia eman behar zaio eskolara lehen aldiz joaten denean, haurrak familiaren mundu seguru eta ezagunetik atera behar baitu ezezagun zaion zerbaiti aurre egiteko: pertsona eta toki berriak, gauzatu beharreko zeregin berriak...
Familiatik banatzea ez da beti erraza izaten haurrentzako. Haurrek egokitzeko epe bat behar dute, halako aldi bat non hezitzaileekin lokarri afektiboak ehunduko baitituzte, espazio eta material berriak zein balizko harremanak ikertzen hasteko behar adina segurtasun eta konfiantza eskuratze aldera, eta, horrenbestez, Eskolak eskaintzen dizkien aukerak aurkitzeko.
Beraz, gauza batzuk gainditu beharko dituzte aurrera joateko:
-Ordura arteko pertsona esanguratsuengandik banatzea, maiz alde baterako dela ulertu gabe.
-Bere ingurunetik irten eta beren afektuetatik urruntzea.
-Erreferentziako pertsona heldu/ak beste haurrekin elkarbanatzea.
-Kanpotik ezarritako ordutegi berria.
-Leku, espazio eta hauen erabilera ezezaguna.
-Nahi ta nahiez, best haur ezezagun batzuekin harremanetan jartzea.
Guzti onek segurtasun eza dakarkio haurrari, mundu berri bati moldatu eta egokitu beharra. Guzti hau ahal den hobekien bideratzen eta gainditzen lagundu behar diogu.
-Bere ingurunetik irten eta beren afektuetatik urruntzea.
-Erreferentziako pertsona heldu/ak beste haurrekin elkarbanatzea.
-Kanpotik ezarritako ordutegi berria.
-Leku, espazio eta hauen erabilera ezezaguna.
-Nahi ta nahiez, best haur ezezagun batzuekin harremanetan jartzea.
Guzti onek segurtasun eza dakarkio haurrari, mundu berri bati moldatu eta egokitu beharra. Guzti hau ahal den hobekien bideratzen eta gainditzen lagundu behar diogu.

* Denok ez izenpetu denok idatzi eta landu gabekoa.
ResponderEliminar* Etiketak zaindu, etiketen arteko bat duzue "Irati Prieto eta Miren Ortega", bata Irati Prieto" eta beste bat "Miren Ortega" izan beharrean. Hori egin duenak ikasi behar du ondo egiten (eta egoki ipini behar du, gorago esan bezala).
Gaiari ikuspegi afektibo-psikologikoa baino ez diozu eman; horrek, ikasgaiaren ikuspegitik, pobretu egiten du zuk ikas dezakezuna.
"Eskola zehatz bateko" "web orrialde hori" berez hau da: Iruñeako Haur Eskola guztien erakundeak egindako informaziorako dokumentua (begiratzen baduzu ez da web orria, PDF dokumentua baino).
Balorazio positibo nabarmen bat ere egin nahi dut, gai horretaz arduratzeak HHko umeekin jarduteko ondo kokatzen zaitu.